Lanekoa

Ataria » 2026/06/29ko Mahai Sektoriala

2026/06/29ko Mahai Sektoriala

Atzo, ekainak 29, mahai sektoriala egin zen, eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak parte hartu zuen, jarraian, landutako gai nagusiak laburbiltzen dira

Lanpostu funtzionalak

SMEk egindako proposamenak onartu dira. Ekarpen horien arabera aldatu da dokumentua, eta berrikuspen-fasean dago gaur egun.

5/2026 instrukzioa

5/2026 instrikzioa aurkeztu da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legearen 2.6 artikuluan aurreikusitako konpentsazioa ordaintzeko irizpideak ezartzen dituena.

Euskadi da konpentsazio hori gauzatzen duen lehen erkidegoa, eta hilabete honetako nominan “kalte-ordain” gisa agertzen da.

Lizentziak eta baimenak

Lizentzien eta baimenen atala negoziazio-fasean dago. Zuzendaritzak aurreratu digu proposamen batzuk onartu dituztela eta beste batzuk atzera bota dituztela. Oraindik ez dakigu xehetasunik, behin betiko dokumentua jasotzeko zain baikaude.

Gipuzkoako anbulantzien subrogazioa

Hurrengo bilerarako datu guztiak aurkezteko daude. Hala ere, baieztatu da eragindako pertsonek prozesuari buruzko informazio indibidualizatua jasoko dutela.

Aldi baterako kontratazioa

Biokimika Klinikoan eta Analisi Klinikoetan zerrenda berriak irekiko dira, eta Biokimika Klinikoko destinoak zabalduko dira. Posta elektroniko bat bidaliko da eskaerak berrikusteko.

LEP eta lekualdatzeak

Osakidetzako lekualdatzeei dagokienez, uztailaren 1ean zikloa irekiko da 31 kategoriatarako, eta uztailaren 14an beste 8 kategoriatarako. Kategoriei buruzko informazioa jasotzen dugunean, jakinaraziko dizuegu. Familia Medikuntzako eta Teknikari Juridikoko kategorien argitalpen-data ezartzeke dago.

2016/2017 LEP

16/17 LEPari dagokienez, hainbat fasetan dago, espezialitatearen arabera. Neurokirurgiakoa ebatzita dago; Larrialdietakoak, Urologiakoak eta Digestio Aparatukoak amaitu dute eskaera eta erregistro fasea; eta Medikuntza Intentsiboakoa laster irekiko da.

Bero egoera Osakidetzan

SMEk, beste erakunde sindikal batzuekin batera, pazienteei zein langileei eragiten dien tenperatura altuen egoera salatu du.
Osakidetzak jakinarazi du zentroak klimatizazio-beharren eta horrek eragingo dion kostuaren arabera identifikatu eta sailkatu dituztela.

  • Klimatizazio-kostu balioztatua: 418 €/ m².
  • Balioztapen ekonomikoa:
    • Ospitale txikia: 500.000 € inguru.
    • Ospitale handia: 13 milioi € inguru.

Zuzendaritzak klimatizazio-prozesuari ekiteko asmoa agertu du, baina jarduera konplexua eta epe luzerakoa dela azpimarratu du.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.