Iritziak

Ataria » 22/06/26ko manifestazioarekin bat egiten dugu, Osasun Publikoaren alde

22/06/26ko manifestazioarekin bat egiten dugu, Osasun Publikoaren alde

SMEko partaideok Osasun Publikoaren defentsa irmoa adierazi nahi dugu. Horregatik, 22/06/26n eguerdiko 12:00etan Bilboko Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko den manifestazioan izango gara. Hala ere, Lehen Mailako Arretaren arazo nagusia, fakultatibo gabezian bilatu behar dela azpimarratu nahi dugu, eta ez Osakidetzako plantillan.

Bestalde, Euskadiko Sendagileen Sindikatuko kideei oso garrantzitsua iruditzen zaigun zerbait argi eta garbi adierazi nahi dugu. Osasun-sistema bat kalitatezkoa izan dadin, funtsezko zerbitzua ematen duen mediku-taldea ezin da ordeztu pazienteak diagnostikatzeko eta tratatzeko beharrezko prestakuntzarik eta ezagutzarik ez duen beste kategoria bateko langile taldearekin, lan hori medikuen eskumena baita, ez beste inorena.