Iritziak
24/04/26ko Mahai Sektoriala: Giza Baliabideen Zuzendaritzaren tresna, Bisita Pasea “neutralizatzeko”
Gaur, apirilak 26, Osakidetzak deitutako Mahai Sektorialean izan gara
Osakidetzak uste du fakultatiboen kolektiboa baretu daitekeela 60 euroko igoera urriarekin
Gai-zerrendako puntuak honako hauek izan dira:
1.- 2020-2021-2022ko LEPeko eta Egonkortze-prozesuko lanpostuen egoera Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra (LLII) ebatzi ondoren:
Dakizuenez, LLII batetik “ateratzen” diren plazak hurrengo LEPra doaz. Falta diren kategorien behin betiko zerrendak maiatzean argitaratzea aurreikusten da. Erabakitzeko eta amaitzeko egun gutxi falta direnean, Osakidetzak jakinarazi digu LLIItik ateratako 253 plazak ez dutela lanposturik sortuko LEPrako. Beste erkidego batzuetatik Euskadira lekualdatzen diren pertsonen plazak dira, eta, beraz, bertan libre geratzen diren lanpostuak ezin dira Osakidetzako LEPn sartu. Hori dela eta, Zuzendaritzak proposamen bat egin digu, plaza kopuru horiek 20-21 eta 22 LEPan ez murrizteko. Proposamen horri, printzipioz, eta informazio gehiago jasotzeko zain, oniritzia eman diogu. Honetan datza:
2.- Produktibitate-osagarria: bisita pasea larunbatetan eta jaiegunetan.
Giza Baliabideen Zuzendaritzari ideia “bikaina” bururatu zaio: mahai sektorialean bisita pasearekin dauden arazoak planteatzea, aldez aurretik Sendagileen Sindikatuarekin hitz egin gabe. SME da, hain zuzen ere, medikuen kolektiboa esklusiboki ordezkatzen duen bakarra. Horretan asmo txarrik egon ez dela ziurtatu duten arren, benetan, asko kostatzen zaigu sinestea. Izan ere, hala bada, uste genuena baino traketsagoak dira.
Horrelako gai bat mahai sektorialera eramatea, medikuen eta gainerako kategorien arteko soldata-aldea homogeneizatu eta murriztea nahi duten sindikatuekin, prestakuntzan eta erantzukizunean duten aldeak kontuan hartu gabe, negoziazioa nahita oztopatzea da, medikuen kaltetan.
Izan ere, interbentzio-txandan, honako esaldi hauek errepikatzen ziren gainerako sindikatuen ahotan: “batzuentzat dirua dagoela badirudi“, “kolektiboen arteko diskriminazioa“, “ez gaude ados produktibitate-konplementuarekin“, “zergatik ez zaie aplikatzen larunbatetan lanera doazen mantentze-lanetako langileei“, “lankide medikoekin parekatzea“, etab. Bitxia da sindikatu gehienek kategoria guztiak ordezkatzen dituztela esatea, afiliatuen artean medikuak dituztelako, baina, egoera horietan, agerian geratzen dira, eta neurri batean normala da, gehien dutena defendatzen dute. Horregatik, aukeratzeko unea iristen denean, ondo hausnartu nork ordezkatuko zaituen eta nork defendatuko dituen zuen interesak. Tarta banatu behar dutenek edo egin behar ez dutenek.
Osakidetzak azaletik eta gezurrez deskribatu ditu gertakariak, eta, jakina, SMEtik esaldi bakoitza zuzendu dugu. Administrazioaren arabera, Kontu Auzitegiak behartu zuen Osakidetza bisita pasea bertan behera uztera: hori gezurra da. Zuzendaritzari azaldu diogu “arautzea” eta “bertan behera uztea” ez direla gauza bera, eta abagunea aprobetxatu zutela bisita pasearen akordioa kentzeko, Gobernu Kontseiluan arautu beharrean. Era berean, Batzorde Paritarioak SMErekin lortutako akordioa eta ondoren 2008an hura berresteko egindako instrukzioa ere alderatu dituzte. Laburbilduz: burugabekeria.
Hori gutxi balitz, Zuzendaritzaren beste proposamen bat entzun behar izan dugu; antza denez, talde fakultatiboa 60 euro truke baretu daitekeela uste du. Hau da, larunbatetako ordainketa 300 eurotik 360 eurora igotzea proposatu dute. Hori bai, gutxienez 3 ordu egiten badira, bestela erdia ordainduko da.
Sendagileen Sindikatuak puntu honetan hainbat gai planteatu ditu:
Bestalde, Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi diogu profesionalekin harremanetan gaudela, aurretik planteatutako guztiaren berri idatziz emango diegula eta Osakidetzarekin aldebiko bilera bat eskatuko dugula ahalik eta lasterren, gai horiek guztiak jorratzeko.
Zuzendaritzak bere proposamena idatziz aurkezten digunean, berriro bilera telematiko baterako deia egingo duzuegu bisita pasea egiten duzuenei, zuei proposamen horren berri emateko, gure Aholkularitza Juridikoaren txostenaren berri emateko, bai eta zuen iritzia jakiteko ere, Osakidetzarekin bildu aurretik.