Ekintza sindikala

Ataria » 25/06/25eko Mahai Sektoriala

25/06/25eko Mahai Sektoriala

Gaur, Euskadiko Sendagileen Sindikatukoak Osakidetzako Mahai Sektorialean izan gara, eta honako hauek izan dira gai-zerrendako puntuak

  • Emaitza-fasea (resultas)

Hautaketa eta Hornikuntza Zuzendariordetzak proposamen bat egin digu erresulta-fasea arintzeko eta abian diren EPEak lehenbailehen ebazteko. Horren berri idatziz emateko zain gaude, sakon baloratu ahal izateko, uztailaren 9an izango den hurrengo mahai monografikoaren aurretik.

  • Betetzeko zailak diren EPEko plazak zehazteko irizpideak

Osakidetzak jakinarazi dizkigu betetzen zailak diren plazen LEPko plazak zehazteko erabili dituzten irizpideak, SMEkook onartu eta sinatu ditugunak:

  • Arratsaldeko lanaldia edo arratsaldekoa goizeko agenda irekiarekin.
  • Goiz “lerragarria” hainbat ordutegitan
  • EAGak
  • Kontsultategiak
  • Espetxe-unitateak
  • Lantoki bati baino gehiagori atxikitako lanpostuak (oro har, 2)

Segur aski, ekainaren 30ean argitaratuko da 4 kategorietako profesionalen zerrenda: Familia eta Komunitate Medikuntza, LMT Pediatria, Psikiatria eta Ospitalez kanpoko Haur Psikiatria. Destinoen hautaketa uztailaren 1ean hasiko da, eta 10 eguneko epea izango du horretarako, eta bat dator zerrendako erreklamazioak egiteko epearekin.

  • LEP eredu berria

Euskadiko Sendagileen Sindikatukook atzo argitaratu genuen bezala, hainbat urtez horren alde borrokatu ondoren, oraingo LEP eredua aldatzea lortu dugu. Osakidetzako langile ez-finko guztiek izango dute onura, ez baidiote aurre egin behar LEP azterketa baten aurreko hilabeteek eskatzen duten esfortzuari, estresari eta uztartzeko zailtasunari. Gainera, eredu berri horrek asko arinduko du prozesua bera, eta, beraz, ez da hilabeteak (are urteak) itxaron beharko hura ebatzi arte. Alde horretatik, Osakidetzak horri buruz guk egindako ekarpen guztiak kontuan hartu dituenez, akordio hau ere sinatu dugu.

  • Berdintasun Plana

Aurreko 2 puntuetan ez bezala, Osakidetzaren II. Berdintasun Planari dagokionez, SMEk ez du plan hori ontzat hartu edo sinatu. Gure ustez, lantze-prozesuak urratu egin du berdintasunaren eta negoziazio kolektiboaren arloan indarrean dagoen araudia.

  • Onkologikoa Integratzeko Dekretua

EHAAn argitaratuko da egituran dauden 210 pertsonen (finkoak) eta bitartekoek betetzen dituzten 30 lanpostu hutsen integrazioa. Halaber, enpresa-batzordea % 100ean atxiki zaio Osakidetzako Lan Baldintzak Arautzeko Akordioari.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.