Iritziak

Ataria » Aldi baterako Kontratazioko Akordioaren Jarraipen Batzordea

Aldi baterako Kontratazioko Akordioaren Jarraipen Batzordea

Gaur, 22/09/22, SME Aldi baterako Kontratazioko Akordioaren Jarraipen Batzordean izan da

Aldi baterako kontrtatazioak

Bileraren arrazoia izan da 12/2022 ED Legea abian jarri ondoren Aldi Baterako Kontratazioari buruzko Dekretuak izango dituen aldaketak zehaztea.

Aldaketarik nabarmenena da ez dela aldi baterako kontraturik egingo, baizik eta kontratu guztiak bitartekoak edo ordezkapenak izango direla, bai izendapen luzeekin (6 hilabete baino gehiago eta 3 urte gehienez), bai laburrekin (6 hilabete baino gutxiago). Horrela, Izendapen Egonkorrak eta Malguak desagertu egiten dira. Lege hau indarrean sartu zen 22/07/07 baino lehenagoko kontratuak (edozein motatakoak) bakarrik mantenduko dira, kontratua amaitu edo LEP edo Lekualdatze-lehiaketa bidez lanpostua bete arte.

Bestalde, BAME amaitu berria duten langileei dagokienez, kontratazio-zerrendetan zuten posizioari begira, orain arte Osakidetzak prestakuntzako azken urteko puntuazioa bakarrik kontabilizatzen zuen. Bere garaian, Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi genion, kasu batzuetan, barematzeko modu horrek ekar lezakeen bidegabekeria. Gaur esan digute Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren proposamena onartzen dutela eta, hemendik aurrera, BAME aldi osoko batez besteko puntuazioa hartuko dela kontuan.