Iritziak

Ataria » Antzemango zenuke laguntza eskatzen ari zaizun emakumezko bat?

Antzemango zenuke laguntza eskatzen ari zaizun emakumezko bat?

Gaur Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko politikak eskatzeko eguna, hain zuzen ere

Emakumeen aurkako indarkeria da giza eskubideen indarkeria hedatuenetako eta suntsitzaileenetako bat, berdintasuna lortzeko oztopo izaten jarraitzen duena.

Hona hemen emakumearen aurkako indarkeria zifretan.

Emakume bat genero-indarkeriaren biktima dela dioen diagnostikoa, batzuetan, keinu soil bat baino konplexuagoa da. Horregatik, oso garrantzitsua da emakume bat tratu txarrak jasaten ari denaren susmoa pizten diguten seinale edo adierazle guztiei arreta jartzea, laguntza nola eskatu ez dakienari ere laguntzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria munduan zabalduen dagoen gaitz larrienetako bat da. Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatzen dugu.

Emakunderen datuen arabera, aurten, urtarriletik irailera bitartean, 2021ean emakumeen aurkako indarkeria-salaketak 4.003 izan dira: bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoak, familia barrukoak edota sexu-askatasunaren aurkakoak; 2020an, berriz, 4.000 izan ziren. Lurraldeka, 2021 honetan Araban 601 jaso dira, Bizkaian 2.147 eta Gipuzkoan 1.255. 2002tik, emakumeen aurkako indarkeriak 47 emakume eta adin txikiko hil ditu EAEn.