Iritziak

Ataria » AP: kontsulta ez-zuzenekoa, telemedikuntzaren atarikoa

AP: kontsulta ez-zuzenekoa, telemedikuntzaren atarikoa

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) artatze mota honi buruz egindako ikerketa aurkeztu nahi dizuegu

– Pazienteek nahi izaten dute sendagilearekin aurrez aurre burutzea kontsulta, ez erizainarekin. Eta ez-zuzeneko arretarekin hasi garenetik, zentro batzuetan, duela hilabete gutxi osasun-langileak txalotzen zituzten herritarrak orain harritu egin dira eta iraindu egiten dituzte sendagileak, “aurrez aurre hartu nahi ez dituztela” oihukatuz; baina arreta-modu berri horren erantzule bakarra Osakidetza da.

Enpresak badaki. Hori dela eta, aurrez aurreko jarduerari berriro ekitea planteatzen ari da, baina “ez-zuzenekoaren” zati bat mantenduz. “Urrezko arrautzen oiloa” aurkitu du. Medikuen falta kezkagarria konpontzeko modu bitxia. Telefono bidezko kontsultak eta gure eginkizunetako batzuk erizainei atxikiz, sasi-konpondu du arazoa, azken finean,baina, albo batera begiratu baino ez du egin, izan ere ez du kontuan hartu jarrera horrek herritarrei zein profesionalei eragiten dizkien arriskuak.

Aurreko buletinetan aipatu dugun bezala, ez da ahaztu behar Etengabeko Arreta Guneak (EAG)etan eta Larrialdietako Zerbitzuetan lan-kargari dagokionez duen eragina.

SME-k txosten bat prestatu du, telemedikuntza eta haren alde onak eta txarrak aztertzeko, eta hura gauzatzeko orduan kontuan hartzeko zenbait gomendio eman ditu.