Ekintza sindikala

Ataria » Apirilaren 27tik maiatzaren 1era greba eta mobilizazioak

Apirilaren 27tik maiatzaren 1era greba eta mobilizazioak

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak dei egiten dizue apirilaren 27tik maiatzaren 20ra deitu dituen greba-egunetan parte hartzera

MOBILIZAZIOAK

Apirilak 27

11:00 Kontzentrazioa Donostian, Donostiako Unibertsitate Ospitalean (SME).

11:00 Kontzentrazioa Barakaldon, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (MUD).

Apirilak 28

11:00 Kontzentrazioa Bilbon, Etxaniz Suhiltzailearen Anbulatorioan (MUD).

Apirilak 29

11:00 Kontzentrazioa Gasteizen, Arabako Unibertsitate Ospitalea – Txagorritxuko (MUD).

18:30 Manifestazioa Bilbon, hasiera: Jesusen Bihotza (SME).

18:30 Manifestazioa Donostian, hasiera: Boulevard (MUD).

30 de abril

11:00 Kontzentrazioa Barakaldon, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (MUD).

ALDARRIKAPEN NAGUSIAK

  • A+: Sailkapenaren goreneko talderako sarbidea medikuentzat eta goi-mailako tituludunentzat gorde behar da, bakoitzaren eginkizunaren eta bere jardun-eremuan eskatzen den erantzukizunaren arabera.
  • Derrigorrezko Lanaldi Osagarria pixkanaka kentzea: Lanaldi arruntetik (35 ordu) kanpo lan egindako denbora orok BORONDATEZKOA eta sustatua izan behar du, ordainsari egokiarekin eta bidezko konpentsazio-atsedenekin. Horretarako, datozen 3 urteetan pixkanaka ezabatzea proposatzen dugu.
  • Guardiak: Lanaldi arruntaren eta apartekoaren batura ezin izango da 17 ordutik gorakoa izan, etenik gabe. Lokalizatutakoak lan egindako denboratzat hartu behar dira ondorio guztietarako (atsedenaldiak, konpentsazioak…).
  • Txandaka lan egiten duten medikuen nekagarritasuna, osasunerako arriskua eta uztartzeko zailtasuna (gauekoak, jaiegunak) aintzat hartzea.
  • Gure lanbidearen arriskua kontuan hartzea, Gizarte Segurantzako araubide berezi batean sartzeko.
  • Ordezkaritza: Negoziazio-eremu propioa Estatuko instantziatik autonomikora, gure berezitasuna dela eta, Medikuen eta Fakultatiboen Mahai Sektorial bat eratuz, berari dagozkion gaietan Negoziazio Mahai Orokorretik INDEPENDENTEA
  • LEPak: Oro har, merezimendu-lehiaketa bidez egingo dira.
  • Erretiroa: Aldez aurretik eskuratzeko aukera, erosahalmen galdu gabe, arrisku-jarduerak aitortuta eta aparteko lanaldiaren % 100 zenbatuta.
  • Aparteko ordainsariak: Hileko soldata ez ezik, hirurtekoak eta osagarri guztiak ere jaso behar dituzte.
  • Irakaskuntzako osagarria, BAMEak prestatzeaz arduratzen diren fakultatiboentzat.
  • Lanbide Garapena: Jarduera profesional osoa aintzatestea, BAME prestakuntzako urteak barne.
  • BAME guardiak: Egoiliarraren borondatezko akordiorik ezean, ezingo dira hilean 4 baino gehiago izan, eta horietako bat baino ezin da izan larunbata, igandea edo jaieguna. Ordu arruntaren ordainsariaren % 150 jasoko du gutxienez.
  • BAME ordezkaritza: Autonomia-erkidego bakoitzean BAME Enpresa Batzorde bat sortzea, lau urtean behin hauteskundeen bidez aukeratutako egoiliarrez osatua.

MATERIAL ERABILGARRIA

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.