
Iritziak
Arrisku Psikosozialen ebaluazioa EEGESI-en
2023ko urriaren 18tik, Enkarterri Ezkerraldea Gurutzeta ESIko (EEGESI) profesionalek eskuragarri dute arrisku psikosozialak ebaluatzeko erabilitako FPSICO 4.1 galdetegia

ISOINek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak) baliozkotutako galdetegi hau Intranetetik egin daiteke, edo interneterako sarbidea duen edozein gailutan (esteka, QR kodea).
Euskadiko Sendagileen Sindikatua Ebaluazio Taldearen jarraipenerako urriaren 24an eta 30ean egin ziren bi bileretan egon da. Bilera horietan jakinarazi ziguten kategoria guztiek profesionalen % 15,4 eta fakultatiboen % 11,7 hartu zutela parte 23/10/30era arte.
SMEkook behin eta berriro eskatu diogu Administrazioari aldizkako ebaluazioak egin ditzala profesionalen lan-egoera ezagutzeko. Agian inkesta modu generikoan diseinatuta dago, ez dezagun ahaztu gainerako kategorietara ere egokitu behar dela, baina egin ondoren, eta dena hobetu daitekeela uste izanda ere, esan dezakegu tresna baliagarria dirudiela.
Hona hemen baloratzen diren gaiak:
Sendagileen Sindikatuan uste dugu kolektibo fakultatiboaren parte-hartze eskasa inkestatik lortutako datuek Osakidetzaren etorkizuneko hobekuntzak ekarriko ez dituzten ustearen ondorio dela. Aitzitik, Administrazioak hau interpreta lezake profesionalak pozik sentitzen direlako eta beren lan-egoerari dagokionez hobetu beharreko arazo edo alderdirik sumatzen ez dutelako seinale gisa.
Edonola ere, sendagileen lan-errealitateari buruzko informazioa edukitzea onuragarria izango da beti SMErentzat gure kolektiboaren defentsarako.
Horregatik, ESI horretako fakultatibo guztiak animatu nahi ditugu inkesta horretan parte hartzera. Gogoratu hori egiteko epea laster amaituko dela, data zehaztu gabe egon arren.