Ekintza sindikala

Ataria » Aste Santuko EAG Protokoloa: SMEk Osakidetzari demanda jartzeko izapideak hasi ditu, erizaintzari laguntzeagatik eskumen medikoak inbaditzen

Aste Santuko EAG Protokoloa: SMEk Osakidetzari demanda jartzeko izapideak hasi ditu, erizaintzari laguntzeagatik eskumen medikoak inbaditzen

Aste Santuan, Osakidetzak estaldura-arazo larria izan du EAGetan.

Eta hori guztia, Aste Santua hasi baino egun batzuk lehenago deitu ziguten bilera azkar batean, Sendagileen Sindikatuak egin zion planteamendua kontuan ez hartzeagatik,. Gure planteamendua honako hau izan zen:

  • Autokontzertaziorako instrukzioa, amaiera-datarik gabe uztea, fakultatiborik ez izatearen arazoa konpontzen ez den bitartean.
  • A modalitatea ordaintzea
  • Ordainsari aldakorrak ordaintzea (gaua, jaieguna, etab.)

Une horretan, Giza Baliabideen Zuzendaritzak ez zuen gure eskaria onartu, eta, SMEtik ohartarazi genizuen bezala, EAGetako txanda asko bete gabe geratu ziren. Erizaintzako langileekin bakarrik bete diren txandak, protokoloetan babestuta. Zehazki, Donostialdea ESIko EAG batean, non, gure ustez, erizainen eskumen medikoen inbasioa sustatzen den. Hala jakinarazi diogu Giza Baliabideen Zuzendaritzari, joan den maiatzaren 31an egindako administrazio-eskaera baten bidez.

Espero dezagun Osakidetzak horri buruz duen jarrera berriz aztertzea, bestela bide judizialera jo beharko baitugu.