Iritziak

Ataria » Autokontzertazioa EAG-Emergentziak eta SATSE epaia: Osakidetzaren beste amarru bat

Autokontzertazioa EAG-Emergentziak eta SATSE epaia: Osakidetzaren beste amarru bat

Giza Baliabideen Zuzendaritzak 5/2022 Jarraibidea kentzeko eman digun azalpena irakurri ondoren (ikus beherago), eta jakinda Osakidetzak hori guztia kendu nahi izan diela profesionalei, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak udan lortu zuenetik, gure Aholkularitza Juridikoari galdetu diogu zein neurritan eragin diezaiokeen erizainek jarritako demanda horrek gure kolektiboari.

SME | Médico firmando
SME | Autokontzertazioa. Sinadura jasotzea

SMEren kabinete juridikoak gaia aztertu ondoren, egiaztatu dugu 5/2022 Jarraibidea bertan behera uzteko eta 5/2018 Jarraibidea indarrean jartzeko justifikazioa Administrazioaren beste amarru bat dela, epaiak dioenak ez baitauka zerikusirik bi jarraibideetako batekin ere. Hau da, Osakidetzako Zuzendaritzak erabaki du 5/2022 Jarraibidea gehiago ez luzatzea, modu erabat arbitrarioan. Hala ere, adierazi behar da 5/2022 Jarraibidea administrazio-egintza bat dela, eta indarraldi jakina duela, eta haren azken luzapena 2023ko urtarrilaren 15ean amaitu zela.

SMEren aldetik gogorarazi nahi diegu EAGetako eta Emergentzietako langile fakultatiboei Autokontzertaziorako Jarraibidea borondatezkoa dela eta, beraz, ez daudela behartuta edozein preziotan lan egitera.

Nabarmendu behar da, halaber, udan uko egin ziola 12 orduko moduluetan aparteko txanda horiek egiteari, 400 euroren truke, eta hori funtsezkoa izan zela Osakidetzak gai hori Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin aztertu behar izateko, gure sindikatua baita Administrazioarekin sendagileen lan-baldintzak negoziatzeko eskumena duen organo bakarra.

Kolektiboaren batasuna funtsezkoa da, batez ere gure lana eta ahalegina baliostatu nahi ditugunean, izan ere profesional batek amore ematen duen bakoitzean Osakidetzaren jarrera indartu besterik ez baitu egiten.

Sendagileen Sindikatuak aldebiko bilera bat du agendan Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin otsailaren 8an. Gure helburuetako bat da Osakidetzaren erabaki horrek EAG eta Emergentzietako prefesionalen artean sortutako ezinegona jakinaraztea.

Horregatik, jarraibidearen aldaketa horrek eragiten dizuetenoi eskatu nahi dizuegu SMErekin lankidetzan aritzeko, 5/2022 Jarraibidearen luzapen-eskaera iragankorra sinatuz. Aldi berean, Osakidetzari eskatuko diogu asteburuko, gaueko eta jaiegunetako osagarrien ordainketa barne hartuko dituen beste jarraibide bat negoziatzeko.

Urtarrilaren 18an, SMEk Osakidetzaren mezu elektroniko bat jaso zuen, honako hau jakinarazteko: …uztailaren 12ko 5/2022 Jarraibidearen indarraldia bukatu egin da, eta azken luzapena 2023ko urtarrilaren 15ean amaitu zen. Hori horela izan da, 2023ko urtarrilaren 12ko epaiaren aplikazioaren ondorioz. Epai hartan SATSE sindikatuak 2022ko uztailaren 1ean eta 14an emandako aginduak baliogabetzeko zuen asmoa baiesten da. Hori dela eta, jakinarazten da 2023ko urtarrilaren 15etik aurrera indarrean dagoela erabat Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 5/2018 Jarraibidea.

5/2022 Jarraibidea kentzeko azalpena