Iritziak

Ataria » BAME langileen aparteko ordainsariak: SMEk irabazi egin dio Osakidetzari Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian

BAME langileen aparteko ordainsariak: SMEk irabazi egin dio Osakidetzari Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak 2020az geroztik erreklamazio ugari aurkeztu ditu BAMEko afiliatuen izenean.

Demandaren bat lehen auzialdian ezetsi bada ere, 2023ko urtarrilaren 24an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun, eta afiliatu batek aurkeztutako demandari dagokionez adierazi zuen BAME langileen aparteko ordainsariek osagarri guztiak jaso behar dituztela, arreta jarraituaz eta guardiez gain.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi duenez, BAME langileen ordainsariak duindu behar dira, prestazio jarraitua eta urgentea ematen dutelako.

Osakidetzarentzat kolpe handia izan da, ondorioz, litekeena da Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztea, eta errekurtso horren aurka egingo dugu, jakina.

Gure ustez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak dioen bezala, legea bete behar da (Osakidetzak ez du hori egiten) eta BAME langileei behar bezala ordaindu behar zaie egiten duten lan eraginkorragatik, eta ez, Administrazioak nahi duen bezala, lanbide arteko gutxieneko soldataren antzekoa jasoz lan egitera behartu.

Sendagileon Sindikatuaren garaipen honek indarberritu egin gaitu gure eskaerak lortzen bizi-bizi jarraitzeko hasi berri dugun urteari begira. Horregatik, egoiliar guztiak animatzen zaituztegu zuen eskubideak baliatzera eta SMEn afiliatzera, zuen erreklamazioak bideratu ahal izan ditzagun.