
Iritziak
BAME plazen esleipena: Osasun Ministerioak ez du adostutakoa betetzen
Osasun Ministerioa jokabide zaharretara itzuli da, plazak gerora esleituko diren sistema berrezarriz, berdintasunik, justiziarik eta gardentasunik gabe

2020-2021 urteetan (ezohikoak pandemiagatik), BAME plazak hautatzeko eta esleitzeko eredua aldatu zen. Izangaiek plazen zerrenda amaigabea egin behar zuten, lehentasun-ordenaren arabera. Ondoren, banaketa informatiko ezezagun baten ondoren, esleitutako lanpostu hutsa zuen mezu bat jasotzen zuten, hau da, mezu hori jaso arte ez zekiten zein tokatuko zitzaien.
Kasualitatea izan edo ez, 2020an 190 medikuk uko egin zioten plazari, eta zifra hori deigarria da, izan ere 2017an 44k , 2018an 54k eta 2019an 113k egin baitzioten uko. Gauzak horrela, ikusten da, lau deialditan ia boskoiztu egin dela BAME plazei uko egitearena.
BAME eta gainerako Osasun Prestakuntza Espezializatuko langileen mobilizazioen ondoren, iaz eta orain bi urte, Osasun Ministerioak konpromisoa hartu zuen, idatziz, plazak hautatzeko eta esleitzeko eredua hobetzeko, antzinako eredua, Covid-19arengatik aldatua, partzialki berreskuratuz. Antzinako eredu hura medio aukeraketa denbora errealean egiten zen, notaren arabera eta aurrez aurre.
Osasun Sailak adostutakoa bete ez duenez, Medikuntzako Lanbidearen Foroak manifestazioa deitu du martxoaren 23rako, 13:00ean, Ministerioaren aurrean. Bertan, Estatu osoko milaka mediku manifestatuko dira lanbidearen etorkizunaren alde.
HAUTAKETA GARDENA ETA DENBORA ERREALEAN lortzeko beharrezkoak diren mobilizazio guztiak babestuko ditu Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME).