
Iritziak
Betetzen Zailak diren Lanpostuetarako LEPa (Lehen Mailako Arreta)
Atzo argitaratu zen EHAAn betetzen zailak diren lanpostuetako LEParen deialdia, honako lanpostu hauetarako: Familia, LM Pediatria, Psikiatria eta Ospitalez kanpoko Haur Psikiatria.

Izena emateko epea apirilaren 30eko 14:00etan amaituko da.
Sendagileen Sindikatian pozik gaude aspalditik eskatu dugun eta hiru legegintzalditan landu dugun zerbait egungo Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin gauzatu ahal izan delako, negoziazio-prozesu neketsu baten ondoren, eta ia gure alegazio guztiak kontuan hartu direlako.
Hala ere, SMEn kezkatuta gaude beste LEP bat abian jartzeak bidean dauden prozesuak are gehiago oztopatu edo luzatu ditzakeelako, horrek profesionalei eragingo liekeen kaltearekin, kontuan hartuta nekatuta eta oraingo LEPa konpontzea desiratuz daudela . Ikusiko dugu.