Ekintza sindikala
Bigarren greba eguna: Osakidetzak dio: “hemen ez da ezer gertatzen”
Osasun Sailak grebaren bigarren egun honetan argitaratu dituen zifrak ez datoz bat, inondik ere, Sendagileen Sindikatukook dauzkagun datuekin. Jakin badakigu gaur gure kolektiboak atzo baino modu garrantzitsuagoan egin duela bat grebarekin, bai Lehen Mailako Arretan, bai Ospitaleetan.
Horregatik, Osakidetzak aipatzen duen % 13,32 (atzokoari % 17 eman zion) “makillatutako” zifra iruditzen zaigu, iritzi publikoari “hemen ez da ezer gertatzen” pertzepzioa helarazteko asmoz makilatutakoa, alegia. Langile fakultatibo guztiak Euskal Osasun Sistemaren kudeaketari “belarriekin txaloka” ariko bagina bezala, “zein ongi dihardute!!!” goraipatuz, eta kolektibo medikoak eta gainerako medikuek dituzten lan-baldintza “zoragarriak” aldarrikatuz.
Sendagileen Sindikatuak balorazio positiboa egin du bi greba-egunei buruz, eta are gehiago Osakidetzaren arabera, 2022ko maiatzean medikuen kolektiboak egindako % 1,42ko jarraipenarekin alderatuz gero.
Grebarekin bat egiteak eta elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzeak pentsarazten digu kolektiboa defendatzeko egiten dugun ahalegin guztia ez dela alferrik, izan ere kolektiboko partaideen erantzuna gero eta hobea baita eta lankideen inplikazioa eta konpromiso maila gero eta handiagoa.
Nahiz eta oraindik sendagile batzuek ez dakiten Sendagileen Sindikatuaren lana eta gainerako sindikatuena bereizten, azpimarratu behar da lankide askok adierazi digutela, greba fakultatiboena bakarrik izan balitz eta Sendagileen Sindikatuak bakarrik deitu izan balu, jarraipena are garrantzitsuagoa izango zela.
Horregatik guztiagatik, SMEren aldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte-hartzeagatik eta ekarpenengatik, eta, esan gabe doa, kontuan hartuko ditugula aurrerantzean.
Bildutako parte-hartze datuak: