Iritziak

Ataria » Larunbat, igande eta jaiegunetako bisita pasea: atzerako kontaketa hasi da

Larunbat, igande eta jaiegunetako bisita pasea: atzerako kontaketa hasi da

Gaur, 24/06/14, Sendagileen Sindikatukook ospitale-eremuko hainbat espezialitatetako profesionalek sinatutako 456 orriak erregistratu ditugu Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan, bertan islatzen dira bisita paseari buruzko eskaerak

Eskari horiek, era berean, SMEkook idatziz helarazi genizkion Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari duela astebete, “Osakidetzaren proposamenari egindako alegazio gisa”. Gaur egun, erantzunik gabe jarraitzen dugu.

Urrats hori eman ondoren, honako hau hartu behar da kontuan:

  • Orria sinatu izanak konpromisoa eskatzen du, eta sinatutakoarekin koherentea izatea; hau da, berriz ere Osakidetzaren erantzunik ez badago, 24/06/29an, larunbatean, bisita pasea egiteari utziko diogu.
  • Zuzendaritza Nagusiak eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak eman behar diete horren berri ESIetako zuzendaritzei. Hala ere, jakin badakigu, mahai sektorialetan parte hartzeagatik, dagoeneko ezagutzen dutela mugimendu hori.
  • Hala ere, zerbitzua antolatu behar dutenei zor zaien begiruneagatik, komeni da zuen buruzagitzak jakinaren gainean jartzea.
  • Logikoa denez, planto egiteko eta bisita pasea egiteari uzteko unea iristen denean, ESIek beraiek egingo diote presioa Osakidetzari arazo horri irteera emateko.
  • Baliteke gerentziaren bat saiatu izana, kasurik txarrenean, presioa egiten, eta onenean, banakako akordio batera iristen, zerbitzu jakin batekin. Hala gertatuko balitz, ez dugu horrelako txantxulloetan eta barne-negoziazioetan sartzea aholkatzen. Ez amore eman zuen zerbitzurako onuren truke, kolektiboaren aurka doa. Gure lorpenak denboran zehar errespetatzea eta mantentzea nahi badugu, instrukzioaren eta ebazpenaren bidez egin behar da, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarekin adostu ondoren.
  • Jakina, presioa egiten badizuete edo azalpenak eskatzen badizkizuete, jarri harremanetan Sendagileen Sindikatuarekin. Profesionalek hala nahi baduzue, SMEk, zuen ordezkari gisa, legitimazio osoa du zuekin egoteko eta behar diren bilera guztietara joateko.
  • Ez ahaztu, bisita pasea egitera behartzen bazaituzte, agindua idatziz eta banaka eskatu behar duzuela (ez du balio talde osoarentzako agindu generiko batek). Agindua idatziz ematen badizuete, bisita pasea egin eta bidal iezaguzue idazkia.

Segur aski, egungo Osakidetzako Zuzendaritza “jardunean” dagoenez, ez da aurrerapenik egingo datorren astean Gobernu aldaketa egin arte. Seguruenik 24/06/29an iritsiko da, erantzunik jaso gabe. Orduan, planto egin beharko da eta, “ongietorri” gisa, bisita pasea egiteari utzi beharko diogu. Espero dugu  zuzendaritza-talde berria adimentsuagoa izatea eta fakultatiboei balioa emateko gai izatea.

Atzerako kontaketa hasi da…

  

Sinadurak erregistratzen jarraitzen dugu; gaur egun, hauek dira:

515