Iritziak
Bisita pasea: SMEren eta Osakidetzaren arteko bilera
Gai hori behin baino gehiagotan aztertzeko eskatu ondoren, Mahai Sektorialean Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren “orain ez” zorrotz bat jaso ondoren, eta Sendagileen Sindikatuak bisita pasearen alegazioak idatziz aurkeztu eta hilabetera, Osakidetzak aldebiko bilera batera deitu gintuen
Profesionalek “planto” egitean izan duten koherentziak bultzatu du Osakidetza hasiera batean berehala aurreikusten ez zuten gai bati aurre egitera.
Bilera horretan, Zuzendaritza Nagusia ados jartzeko prest agertu zen; izan ere, gero eta pertsona gehiago (gaur egun, 500 eskaera baino gehiago) atxikitzen ari diren ospitaleko medikuen mobilizazioak asko kezkatzen du Osakidetza.
Hala ere, Zuzendaritzak adierazi du ezin izan dituela baloratu gure eskariko puntu guztiak; izan ere, saila aldatu denez, oraindik ez du horri buruzko jarraibiderik jaso.
Sendagileen Sindikatukook erabat prest gaude berriro biltzeko, baldin eta proposamen irmoa eta argia badute, eta, behar den garaian, langile fakultatiboei helaraziko diegu. Bitartean, Osakidetzari ziurtatu diogun bezala, profesionalek “plantoa” mantenduko dute.
Informatzen jarraituko dugu.