Laboral
Bisita-pasearen bileraren balorazioa
Aurreko asteazkenean, maiatzaren 15ean, Osakidetzaren sareko ospitaleetako medikuekin bildu ginen
Helburua zen Giza Baliabideen Zuzendaritzak bisita-pasearen ordainketari buruz helarazi digun proposamenaren berri ematea eta langileen iritzia jakitea.
Hura aztertu ondoren, bertaratutako profesionalek uste zuten, argi eta garbi, ez zela nahikoa.
Uste dute, Osakidetzak proposatutako zenbatekoak ez duela konpentsatzen larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan bisita-pasea egitera joan beharrak dakarren kaltea, are gehiago 1592 orduak eta guardiak betetzen dituztelako eta ordutegi-defizitik ez dutelako.
Gaia eztabaidatu ondoren, Sendagileen Sindikatukook konpromisoa hartu genuen profesionalen eskaerekin gutun eredu bat idazteko. Deskarga dezakezu Afiliatuaren Ataritik edo eska diezaiokezu zure ESIko ordezkariari. Gutuna banaka sinatu behar da 2 asteko epean (maiatzaren 31ra arte), eta zure esparruko ordezkariari itzuli.
Jakina, erakusten duzuen inplikazioak zehaztuko du jarraitu beharreko estrategia eta negoziazioa.
Gutun guztiak jaso ondoren, alde biko bilera bat eskatuko dugu Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin, gai horri heltzeko eta bisita-pasea egiten duten langileen jarrera azaltzeko, akordio batera iritsi ahal izateko.
Gutun guztiak jaso ondoren, Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan erregistratuko ditugu, eta alde biko bilera bat eskatuko dugu Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin, gai horri heltzeko eta bisita-pasea egiten duten langileen jarrera azaltzeko, akordio batera iritsi ahal izateko.