Laneko osasuna

Ataria » Donostialdea ESIren EAGen Arrisku Psikosozialen Ebaluazio-Txostena

Donostialdea ESIren EAGen Arrisku Psikosozialen Ebaluazio-Txostena

SMEk eta Donostialdea ESIko EAGetako profesionalek eskaera ugari egin ondoren, duela bi aste, 2023ko abenduan, FPSICO 4.0 sistemaren arabera, egindako Arrisku Psikosozialen Ebaluazioaren emaitza jakinarazi digute

Aztertu ondoren, honako ondorio hauek atera ditugu:

  • Emaitzek okerrera egin dute 2016an Osakidetzako langile guztientzat egin zen ebaluazio orokorrarekin alderatuta.
  • Medikuen partaidetza % 76koa izan da, % 60koa izan den orokorra baino handiagoa.
  • Neurtzen diren 9 ataletatik, hauek dira kategoria medikorako arrisku handienekotzat identifikatutako 3 atalak:
  1. Parte-hartzea/Gainbegiratzea. Enpresak langilearekiko duen kezka maila.
  2. Lan-karga. Lan-eskariaren maila.
  3. Rola betetzea. Rol-anbiguotasuna: funtzioen definiziorik eza kalitateari, kantitateari eta erantzukizunei dagokienez; rol-gatazka: eskaera kontraesankorrak edo langilearentzat gatazka etikoa eragin dezaketenak.

Azpimarratzekoa da

Lan-karga arrisku-faktore psikosozialak arrisku-maila oso handia du, batez ere fakultatibo medikoaren kasuan”

Gomendatzen da…

“FEM (Fakultatibo Espezialista Medikua) profesionalak erakartzera eta leialtzera bideratutako ildo estrategikoak ezartzea”

Ondorio nagusia…

“Fakultatibo Espezialista Mediko (FEM) lanbide-kategoriak du arrisku psikosozialeko faktore gehien eta intentsitate handienekoa, eta, ondoren, Erizaintzako kategoriak”

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.