Ekintza sindikala
EAG Autokontzertazioa: Osakidetzaren erantzuna Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren proposamenari
SMEk eskerrak eman nahi dizkie atzo bilerara konektatu ziren EAGetako profesionalei, parte hartzeagatik eta ekarpenengatik.
Hitz eman genizuen bezala, behin bilera amaituta, Sendagileen Sindikatuak berehala helarazi zion Giza Baliabideen Zuzendaritzari medikuekin adostutako proposamena. Osakidetzak gure proposamena baloratzeko konpromisoa hartu zuen.
Gaur goizean, Zuzendaritza berriro jarri da harremanetan Sendagileen Sindikatuarekin, eta, luze hitz egin ondoren, ikusi dugu tarteko puntu batera irits gintezkeela ordutegiei dagokienez, baina ez osagarrien ordainketari dagokionez. Osakidetzak gehiegizkotzat jotzen du horiek ordaintzea A modalitateaz gain, eta SMEkook ez gaude prest gai horretan amore emateko. Izan ere, Administrazioari askotan jakinarazi diogunez, ez baita gauza bera aste barruko lanegun arrunt batean edo asteburuetan eta jaiegunetan lan egitea.
Gainera, SMEkook pentsatzen dugu, aurreko jarraibideetan jaso den bezala, jarraibide berri hori Emergentzietako profesionalei ere aplikatu beharko litzaiekela, baina oraindik ez dugu jaso Osakidetzaren erantzun argirik horri dagokionez.
Aste Santuan egin genuen bezala, Osakidetzari jakinarazi diogu bere proposamenarekin zailtasun handiak izango dituela EAGkoen eta Emergentzietakoen aparteko txandak betetzeko prest dauden medikuak aurkitzeko, ez dezagun ahaztu Autokontzertazioa borondatezkoa dela.
Espero dezagun Osakidetzak burkoari kontsulta egitea eta bere jarrera berbideratzea, Etengabeko Arreta Guneetan eta Emergentzietan kalitatezko laguntza bermatu nahi badu. Pilota bere teilatuan dago.