Iritziak

Ataria » PAC-Emergentziak autokontzertazioa: zertara jolasten ari da Osakidetza?

PAC-Emergentziak autokontzertazioa: zertara jolasten ari da Osakidetza?

EAGko eta Emergentzietako medikuek aparteko txandak egiteari uztea erabaki zutenetik, Osakidetzak ez du asmatu

Fakuktatiboen laguntzari esker, badakigu EAG askotan bi erizain, edo hiru ere, egon direla medikuaren falta konpontzen saiatzeko. Ziurrenik, erizainek, bakarrik egoteak dakarren arriskuaz jabetuta, uko egiten diotelako EAGn eta/edo Emergentzietan lan egiteari.

Egoera horren zentzugabekeria da Administrazioak bi eta hiru erizain jarri eta ordaintzea erabakitzen duela, merkeago gertatuko litzaiokeenean medikuei behar bezala ordaintzea eta, horrela, euskal herritarrei arreta integrala eta kalitatezkoa bermatuko dieten profesionalak izatea.

Zertara jolasten ari da Osakidetza?

Datorren astean bilera bat dugu aurreikusita SMEren aholkularitza juridikoarekin, EAGen eta Emergentzien autokontzertazioaren gai guztia baloratzeko. Bilera horren emaitzaren berri emango dizuegu ondorengo bilera telematiko batean.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.