LEP

Ataria » Egonkortze-erresulten fasean dauden AUOko larrialdietako plaza-esleipendunentzako ohar garrantzitsua

Egonkortze-erresulten fasean dauden AUOko larrialdietako plaza-esleipendunentzako ohar garrantzitsua

Egonkortze LEPeko erresultak eta zerbitzu-eginkizuna ematea: hitzik eza etengabea da Osakidetzan

Hainbat pertsona jarri dira harremanetan SMErekin; izan ere, Arabako ESItik jakinarazi zaie ez zaiela zerbitzu-eginkizunik emango AUOko larrialdietan lanpostua sinatzen duten pertsonei.

LEP kaotiko horren prozesu osoan, SMEk zerbitzu-eginkizun guztiak emateko eskatu zuen, ahalik eta profesional gehien egonkortzeko. Zehazki, AUOko larrialdi-zerbitzua azpimarratu genuen, argi eta garbi adierazi baitzuen ez zutela zebitzu-eginkizun horiek emateko asmorik.

Azkenik, Arabako ESIko Zuzendaritzak Sendagileen Sindikatuaren eskaera onartu zuen, eta, ondoren, Mahai Sektorialean berretsi zen.

Adierazi digutenez, larrialdietako kodeen esleipena ikusi ondoren, eta zerbitzuari nola eragiten dion ikusita, ezinezkoa zaie 16 fakultatibori joaten uztea. Gainera, dirudienez, beste ESI batzuetan kargua hartu duten aldi baterako langileak ere galdu dituzte. Beren esanetan, egoera horrek larrialdi-zerbitzuan duen benetako eragina ikusten ez duten bitartean, ez dituzte zerbitzu-eginkizunak erraztuko, asistentzia bermatze aldera.

Sendagileen Sindikatutik Zuzendaritzari jakinarazi diogu gure haserrea eta azken orduko irizpide-aldaketa horrek kaltetuko dituen profesionalena. Aldaketa horren ondorioek, zalantzarik gabe, Osakidetzari berari ere eragingo diote.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.