SATSEren epaiak Egonkortzeko LEPa 20, 21 eta 22 LEPetik bereizi ondoren, SMEk behin eta berriz eskatu dio Osakidetzari, alde biko bileretan zein Mahai Sektorialean, bi prozesuak blokean atzeratzeko, profesionalek plaza guztien artean aukeratu ahal izan dezaten, Egonkortzeko LEPeko plaza bati uko egin behar izan gabe 20, 21 eta 22 LEPean parte hartzen jarraitu ahal izateko
Osakidetzaren erantzuna beti berdina izan da: legez behartuta dagoela 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebaztera.
Horixe da, hain zuzen ere, Sendagileen Sindikatuak fakultatiboei helarazi dieguna egin dizkiguten kontsultetan eta 24.12.09an egin genuen bilera telematikoan.
Orain, fakultatiboen behin betiko argitalpenak berrikusi ondoren, gaur egun espezialitate guztien heren bat baino ez da argitaratu.
Horregatik, SMEk Osakidetzari eskatu dio idatziz informazioa bidal diezaiola, epeak betetzeko izan dituen zailtasunei buruz eta atzerapen horren ondorioz zein zehapen motari egin behar dion aurre azaltzeko. Batez ere, profesionalei prozesua nola joan den argitze aldera, uste baitugu luzapen bat eskatu ahal izan duela, eta ez dugula luzapen horren berri.
Horregatik, oposiziogileei azalpen bat emateko eskatu diogu Giza Baliabideen Zuzendaritzari; izan ere, ulertzekoa denez eta adierazi digutenez, oso haserre daude.
Informatzen jarraituko dugu.