
Ekintza sindikala
Emaitzarik gabeko bilera Osasun Ministerioarekin: espero genuen bezala, grebak aurrera jarraitzen du
Estatuko mediku eta fakultatiboen greba hasi eta 48 ordura, SMEkok, APEMYFeko gainerako kideekin batera, Osasun Ministerioak deitutako bilerara joan gara

Bilera adeitsua izan da, baina Ministerioak gure prestakuntza zabala eta erantzukizun berezia onartzen dituen arren, ez dago prest gure aldarrikapen nagusiak onartzeko, eta ez du beharrezkotzat jotzen medikuek negoziazio-esparru propioa izatea.
Horregatik, uste genuen bezala, hilaren 3ko grebak zutik dirau. Zuen babesa izatea espero dugu.