Iritziak

Ataria » Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu

Martxoaren 8a dela eta, Emakumearen Nazioarteko Eguna alegia, SMEk aurten ere EMAKUMEEKIKO gure babesa eta konpromisoa adierazi nahi du

Aldarrikapen-eguna den honek, urteen poderioz, zabaldu egin du bere jarduera-eremua, hasieran “langilea” adjektiboak bereizten bazuen ere, gaur egun emakume eta gizonen arteko eskubide-berdintasunaren aldeko borroka diren eremu sozioekonomiko, kultural eta osasunekoetara zabaldua dago.

Nazio Batuek proposatzen duten bezala, martxoaren 8a une ezin hobea da “lortutako aurrerapenei buruz hausnartzeko eta aldaketa gehiago eskatzeko”. Alde horretatik, SMEn, data honekin lotzen diren gertaera historikoen artean, bat gogorarazi nahi dugu: 1910eko martxoaren 8a arte emakumeak ezin izan zuen goi-mailako irakaskuntzan gizonen baldintza berberetan sartu. Harrezkeroztik, gauzak erruz aldatu dira eta, gaur egun, %75etik gora emakumek dihardu medikuntzan.

Baina martxoaren 8 honek zerbait ospatzekorik baldin badu, hori Osakidetzak aurkeztutako Berdintasunerako Lehen Planaren onartzea da. SME hasieratik inplikatu da hura garatzen, gure Osasun Sisteman identifikatutako bereizkeriak ezabatzeko neurriak abian jar daitezen bultzatzeko helburuaz.

Hobetzeko arloak dituen plana izan arren, SMEren lehentasuna berehala ezartzea izan da. Hori aplikatzeko, gainera, ESI guztietan figura berri bat sortuko da, “Berdintasun-erreferenteak”. Haien ardura izango da, hartutako neurriak bultzatzea eta berdintasunarekin zerikusia duten gai guztietan langile guztiei arreta emateko.

GURE SINDIKATUAK LANEAN JARRAITUKO DU EMAKUMEARENTZAKO ESKUBIDE-BERDINTASUNAREN PRINTZIPIOAK ERRESPETATUKO DITUEN LAN-ERAKUNDE BAT LORTZEKO.