
Iritziak
Emergentziak zerbitzuko profesionalek kontzentrazioak deitu dituzte zerbitzuaren egoera salatzeko
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, Emergentziak zerbitzuko profesionalekin eta langileen batzordearekin batera, denbora daramagu salatzen zerbitzu horretako lan-baldintzak okertu egin direla

Biltzeko eta ideiak emateko prest gauden arren, oraindik ez dago benetako negoziazio-borondaterik gerentzia berriaren aldetik. Horrela, urte eta erdiz egoera salatu ondoren, arazoak, gutxitu beharrean, areagotu egiten dira.
Azken zentzugabekeria karteldegi defizitarioa alde bakarretik ezartzea izan da, profesionalak kontuan hartu gabe, haien lan-baldintzak are gehiago okertuz eta Osakidetzako Lan Baldintzen Akordioa bete gabe.
Urteak dira arreta optimoa eskaintzeko behar diren gutxienekoak betetzen ez direla. Izan ere, txanda batzuk ez dira langile nahikoekin betetzen edo, besterik gabe, bete gabe geratzen dira.
Horregatik guztiagatik, SMEk, Osakidetzako Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeko gainerako sindikatuekin batera, honako kontzentrazio hauek deitu ditugu aste honetan zehar:
- Urtarrilaren 22an, 11:00etan, Gipuzkoa plazan (Donostia).
- Urtarrilaren 24an, 10:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan (Gasteiz).
- Urtarrilaren 26an, 9:30ean, Bizkaiko Koordinazio Zentroan (Ornilla doktorea 1, Otxarkoaga-Txurdinaga. Bilbo).
- Urtarrilaren 26an, 11:00etan, Mª Diaz de Haron (Bilbo)
SMEko kideek urtarrilaren 22ean Donostian, urtarrilaren 24an Gasteizen eta urtarrilaren 26an Bilbon egindako kontzentrazioetan parte hartu dute.



