Iritziak

Ataria » Erizaintzari eskumen medikoak inbaditzen laguntzeagatik Sendagileen Sindikatuak Osakidetzari jarritako demandak aurrera jarraitzen du

Erizaintzari eskumen medikoak inbaditzen laguntzeagatik Sendagileen Sindikatuak Osakidetzari jarritako demandak aurrera jarraitzen du


2024ko martxoaren 19an, SMEk demanda bat jarri zion Osakidetzari, erizaintzari sendagileen eginkizunak betetzeko aukera ematen zion protokolo bat abian jartzeagatik, zehazki Donostialdeko ESIko EAG batean

Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak ez du onartu Osakidetzak emandako alegazioa. Alegazioan Osakidetzak dio protokolo hori denboran zehar mugatua izan zela eta kasua artxibatzeko eskatzen du.

Auto judizialak nabarmentzen du Osakidetzak ez duela inolako borondaterik erizaintzako profesionalek sendagileen eskumenak inbaditzea ahalbidetzen duen protokolo hori indargabetzeko, eta, ondorioz, prozedura judizialak aurrera jarraitu behar duela adierazten du.

Jarraituko dugu zuek informatzen.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.