Iritziak

Ataria » Estatutu Markoa eta lehen mailako arretako medikuak

Estatutu Markoa eta lehen mailako arretako medikuak

Estatu Markoa Estatuko Osasun Sistemako profesionalen lan-baldintzak arautzen dituen oinarrizko legea da

Egungo estatutuaren aldaketa, 2003tik indarrean dagoena, negoziatzen ari dira eta urte askoan gure lan-baldintzak arautuko dituen oinarria izango da

Bere garrantzia dela eta, Estatutu Mediko eta Fakultatibo propioa aldarrikatzeko unea da. Horregatik, SMEtik denbora daramagu horren garrantziaren berri ematen eta gure helburua lortzeko mobilizazioak egiten.

Nahiz eta egia izan azken greban zenbait osasun-zentrotan parte-hartzea % 100ekoa izan zela, SMEn (lehen mailako arretako eta ospitaleko profesionalak biltzen dituan sindikatua), oro har, desafekzio handia sumatu genuen lehen mailako arretan. Agian, Estatutu Markoa lehen mailako arretatik urrun dagoela sentiarazi duen osagai mediatiko bat egon da, batez ere guardiei dagokienez.

Errealitatetik oso urrun. Dakizuenez, SME APEMYFen, estatuko mediku-erakundeen plataformaren, parte da, eta bere Estatutu Markorako aldarrikapenak askotan partekatu ditugu (esteka). Aldarrikapen horiek argi uzten dute Estatutuak kolektibo osoari eragiten diola, salbuespenik gabe.

SMEtik 2 minutuko ariketa bat proposatzen dizuegu: aztertu puntu bakoitza eta erabaki lehen arretari dagokion ala ez. Aurreratu ahal dizuegu 13 puntutik 9k bete-betean eragiten dietela. Gainerako 4 horietatik 2 (guardiak eta lanaldi osagarria) indarrean daude ESI batzuetan (landa-medikuntza), eta litekeena da Osakidetzak planteatzea lehen mailako gainerako arretara zabaltzea.

Egia da lehen mailako arretaren errebindikazio historikoak kanpoan geratzen direla (langilerik eta ordezkapenik eza, egiturazko gainkarga, kalitate-agendak, autokontzertazio eguneratu gabea, herritarrei arreta egokia emateko ezintasuna…), baina errebindikazio horiek ez daude Estatutu Markoaren lege-eremuaren barruan, eta, beraz, “etxean borrokatu beharko dugu”.

Orduan, zergatik da hain garrantzitsua lehen mailako arreta, ospitalekoa bezala, estatutu propio baten alde mobilizatzea?

  • Osakidetza ere Estatutu Markoaren Madrilgo negoziazio-foroetara deitua dagoelako.
  • Osakidetzak Estatutu Marko berriaren oinarrizko araudia bete beharko duelako.
  • Gaur egun lehen arretari eragiten ez diona etorkizunean alda daitekeelako Osakidetzak aldaketak egitea erabakitzen badu.
  • Osakidetzak hainbat arlotako mobilizazioetan izandako parte-hartzea aztertzen duelako, eta horrek ondoeza eta indarra erakusten dituelako. Eta hori garrantzitsua da aldarrikapen autonomiko propioak lortzeko.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, SMEk kolektibo osoa animatzen du Estatutu Mediko eta Fakultatibo propio baten defentsan antolatzen diren mobilizazio guztietan parte hartzera.

OHAR GARRANTZITSUA

Dakizuenez, SMEtik autobusa antolatzen ari gara hilaren 15ean Madrilen egingo den manifestaziora joateko. Oraingoz 8 pertsonak baino ez dute izena eman, ordezkariez gain. Gogoratu izena emateko epea azaroaren 7an amaituko dela, eguerdiko 12:00etan.
Zerbitzu hau erabili nahi duten pertsonek 20 euro sartu beharko dituzte fidantza gisa ES74-0182-1306-91-0200018849 kontu-zenbakian, kontzeptuan euren izena, bi abizenak eta «Madrileko bus-fidantza» adieraziz. 
Parte-hartzea errazte aldera, Medikuen Sindikatuan erabaki dugu, bete ala ez, autobusa jarriko dugula eta hutsik dauden plazen gastua gure gain hartuko dugula. Nolanahi ere, zenbatekoa ez da 20 eurotik gorakoa izango afiliatuentzako eta 40 eurotik gorakoa afiliatu ez direnentzat.
Ulertzen dugu denoi nahasmendua dakarkigula larunbat batean Madrilera joan beharrak. Baina ez dugu ahaztu behar bertan negoziatzen ari direla eremuko mahaian ordezkaritza duten sindikatuak gure etorkizuneko lan-baldintzen oinarria. Gainera, estatu osoko profesionalek parte hartuko duten manifestazio handi batek eragin eta oihartzun mediatikoa izan dezake, gure helburua lortzen lagunduko diguna.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.