
Ekintza sindikala
Estatutu Markoari buruzko informazio-bilerak
Ekainaren 13ko grebaren eta kontzentrazioen ondorioz, Euskadiko Sendagileen Sindikatuan profesionalen ezinegona nabaritu ahal izan dugu estatutu markoaren lege-aurreproiektuaren inguruan

Ildo horretan, hainbat zentro eta zerbitzutan informazio-bilerak egiteko eskaintza egin dugu. Aurrez aurreko bilera horien helburua gure ibilbidea testuinguruan kokatu eta azaldu ahal izatea da.
Batzar horietako giroa, pantailarik eta mikrorik gabe, proaktiboa izan da entzuteko, elkar ulertzeko eta elkar errespetatzeko, eta hori eskertzekoa da. Izan ere, azken finean, Osakidetzako fakultatiboen zati handi batek badaki inork ez dituela bere interesak Euskadiko Sendagileen Sindikatuak baino hobeto defendatuko.