
Ekintza sindikala
25.09.26an EGUNERATUA | Estatutu Markoari eta urriaren 3ko greba-deialdiari buruzko batzar informatiboak
Datorren urriaren 3ko greba-deialdia dela eta, SMEk informazio-batzarrak antolatu ditu hiru probintzietako medikuen elkargoetan

Iragarri genuen bezala, SMEk greba eguna deitu du urriaren 3rako, Estatuko beste sindikatu mediko batzuekin batera, Negoziazio Mahai eta Estatutu Marko propioak lortzeko helburuarekin.
Aldez aurretik batzarrak antolatu ditugu fakultatiboei Estatutu Markoaren, greba-deialdiaren eta gure aldarrikapenen berri emateko. Batzar horiek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Medikuen Elkargoetan egingo dira, egun eta ordutegi hauetan:
- BILBO irailak 23 | 18:30tan Bizkaiko Sendagileen Elkargoan (Lersundi kalea 9, 1º).
- DONOSTIA irailak 24 | 18:30tan Gipuzkoako Medikuen Elkargoan (Frantzia Pasalekua 12).
- GASTEIZ irailak 25 | 17:00tan Arabako Medikuen Elkargoan (Santiago Hiribidea 7).
Edukiera mugatua da eta iritsitako hurrenkeraren arabera osatuko da; hori dela eta, batzar guztiak streaming bidez emango dira. Argitalpen honetan bertan, ekitaldi bakoitza baino ordu batzuk lehenago, konexio-estekak zintzilikatuko ditugu.
Euskadiko Medikuen Sindikatuak eskerrak eman nahi dizkie hiru elkargoei instalazioak utzi dizkigutelako eta ekitaldi horietan lagundu digutelako.