Iritziak

Ataria » Eta maiatzaren 9tik aurrera zer?

Eta maiatzaren 9tik aurrera zer?

SMEkook kontingentzia-plan bat egiteko eskatzen dugu, Covid kasuen gehikuntzari eta alarma-egoeraren amaierak ekar dezakeen lan-kargaren handitzeari aurre egiteko

Iragarri dute dagoeneko. Itxura denez alarma-egoera ez da luzatuko maiatzaren 9tik aitzina. Horrek esan nahi du gaur egun indarrean dauden neurri murriztaileek ez dutela lege-euskarririk izango Espainiako lurralde osoan.

Kontrolik gabeko pandemia honek laugarren olatuan murgilduta gauzkalarik, ematen du harreman sozialak mugatzeko legezko neurriak ezingo direla hartu. Ezingo da mugikortasuna mugatu, ostalaritza itxi edo etxeratzeko agindu, ez eta, sars-cov2ari aurre egiteko neurririk eraginkorrena dena: distantzia soziala bermatu.
Oraingoz ez dago “B” planik. Birusaren eta gizartearen portaerak ekarri ohi dituen ondorioei buruz, etengabe hitz egin da Covid-19ak kutsatutako urte honetan zehar. Esperientzia horrek argi utzi digu hiru agertoki eztabaidaezin eta seguru izango ditugula:

  • Neurri murriztaileak erlaxatu diren bakoitzean, herritarren erantzuna izugarria izan da. Litekeena da 22:00etatik aurrera aisia nabarmen handitzea, baita Covid aurreko garaietan baino gehiago ere, bereziki asteburuetan.
  • Hala bada, Covid kasuak eta ospitaletako paziente kopurua handitu egingo dira alarma-egoera kendu aurreko aldiarekin alderatuta.
  • Osasun arloan dihardutenen lan-karga nekez jasan daitekeen mugetara iritsiko da, azken urte honetakoa gainditzeraino.

Horregatik guztiagatik, alarma-egoera kenduz gero, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) zera eskatzen du:

  • Osasun eta segurtasun arloko langile kopurua handitzea, alarma-egoera kendu eta hurrengo asteburuetako gauetan, EAGetan eta ospitaletako larrialdietan.
  • Kontingentzia-plan bat prestatzea Osakidetzaren aldetik Covid kasuen ustezko handitzeari aurre egiteko.
    Ez ditzagun iraganeko akatsak errepika. Ez gaitzala zezenak harrapa.