Iritziak
Eta udarekin hondamendia iritsi da…
Oso gaizki dimentsionatutako langile plantila baten arazoak dagoeneko hasi da arazoak sortzen pazientearen arretan, eta osasun-langileen lan-eskubideak ahultzen
Uda iristeaz batera arazoak areagotu egin dira, bai osasun-zentroetan bai Osakidetzaren sareko ospitaleetan, batez ere gaixoari hasierako arreta ematen dioten esparruetan: Lehen Mailako Arreta, EAG eta Larrialdiak.
Hutsuneak betetzeko zailtasunak, arreta-ordutegietan aldaketek eta murrizketek, ustekabeko lan-kargek, profesionalak aparteko txandak egitera behartzen dituzte ESI bakoitzean ordainsari bat ordainduta…
Eta ez alferrikako hitzak. Uribeko ESIko Lehen Mailako Arretako hainbat medikuren galdera jaso dugu, jakinarazi baitzieten, nahitaez, beste osasun-zentro batera joan beharko liratekeela hango EAG indartzeko 3 orduz, aparteko ordainsaririk gabe, hiru orduok arratsaldeko lanaldiaren barruan zeudelako.
Gertaera horren berri izan ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzarekin hitz egin zuen, eta lortu zuen baldintzak Basurtoko ESIkoekin parekatzea. Bertan, EAGetako errefortzuak borondatezkoak dira eta A modalitatearen arabera ordaintzen dira. Izan ere, enpresa beraren barruan, Osakidetzan alegia, ez litzateke alde bidegaberik egon behar langileen artean (ESI desberdinak, lanpostu funtzional ezberdinak, etab.).
Langileei udako hilabeteetan atsedenaldia bermatzeko, planifikazioa garaiz egin behar da, eta ongi egituratua, bestela oporrak gure artean hartu beharko baititugu.
Argi dago planifikazio hori ez dela egokia izan; izan ere, beste behin ere, udako hondamendiaren aurrean gaude, eta hori azken urteetan errepikatu egin da. Arazo nagusia, langile gutxi garela, berriro agerian geratu da.
Alde batetik, ordezkapen-zerrendetan ez dago nahikoa sendagile. Horren arrazoia neurri batean Administrazioak langileriari ezartzen dion tratu txarrari zor zaio. Horregatik, Euskadiko Sendagileen Sindikatuan lan-kontratu prekarioak egin ez daitezen jo eta su dihardugu.
Bestalde, Osakidetzako sendagileen plantilla oso da urria. Hil ala bizikoa da egoeraren azterketa zehatza egitea, gure osasun sistemaren benetako beharrak argituko dituena. Ildo horretatik, azken Mahai Sektorialean emandako informazioaren ondoren, atentzioa eman zigun Osakidetzako plantilla osoaren egiturazko beharren herena fakultatiboen kategoriari dagokiola. Horregatik, lanpostu berriak sortzea eskatzen dugu gabezia horiei aurre egiteko.
Beste behin ere, parte hartu nahi dugu, batez ere gure pazienteengatik eta lankideengatik. Baina borondate ona eta energia ez dira mugagabeak. Osakidetzak horrela jarraitzen badu, une bat iritsikoa da non ezin izango baitugu lagundu eta egoera kontrolaezina bihurtuko baita. Zeren zain dago Administrazioa erremedioa jartzeko?