Ekintza sindikala

Ataria » Euskadiko Sendagileen Sidikatuak, APEMYFeko beste sindikatu batzuekin batera, greba deitu du Estatutu Marko Propio baten alde urtarrilaren 14an eta 15ean

Euskadiko Sendagileen Sidikatuak, APEMYFeko beste sindikatu batzuekin batera, greba deitu du Estatutu Marko Propio baten alde urtarrilaren 14an eta 15ean

Ildo horretako ekimen guztiak babesteko konpromisoari eutsiz, SMEk greba deitu du urtarrilaren 14rako eta 15erako, APEMYFen jardunaldietan proposatu zen bezala

Gabon osoan hainbat elkarrizketa izan ditugu CESM (Confederación Española de Sindicatos Médicos) eta SMArekin (Sindicato Médico Andaluz).

Zehazki, CESMeko Batzorde Exekutiboa harremanetan jarri zen Euskadiko Sendagileen Sindikatua, Omega (Galizia), Metges (Katalunia) eta Amytsekin (Madril). Lurralde horietan CESMek ez du ezarpenik, eta, batera, Estatuko fakultatiboen % 50 ordezkatzen dugu.

Greba Batzordean egotea eta Ministerioarekin dituzten bileretan parte hartzea proposatu digute, berdinetik berdinera, aurretik eskatu genuen bezala.

Hilaren 29an egin genuen bilera telematikoan, erakunde guztiak bat etorri ginen kolektiboaren eta hura ordezkatzen duten sindikatuen batasuna funtsezkoa dela gure helburua lortzeko.

Halaber, ados egon ginen presio-neurriak areagotzea beharrezkoa dela esatean, eta mobilizazio mugagabea programatzeaz hitz egin genuen. Hala ere, oraindik zehazteke dago hasiera eta formatua.

Bai SME bai Omega biharko prentsaurrekoa atzeratzearen aldekoak ginen, profesionalei eta komunikabideei transmititzeko bide-orri argi bat adostu arte. Baina, azkenean, gehiengoz onartu zen hilaren 8an egitea eremuko mahaiaren bilerarekin batera.

CESMi eta SMAri ere eskatu diegu babesa eta/edo atxikimendua 14ko eta 15eko gure deialdiari, SMEk aurreko deialdiekin egin duen bezala. Izan ere, azken unera atzeratu dugu greba-deialdia, ekimen bateratu bat adostu ahal izateko itxaropenarekin, baina, zoritxarrez, ezin izan da.

Greba-egunak ikusarazteko, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak bi kontzentrazio egingo ditu. Hilaren 14an, asteazkenean, 11:00etan, Gurutzeta Ospitalean (Barakaldo), eta 15ean, ordu berean, Olagibel anbulatorioan (Gasteiz). Sendagileen Sindikatuak, era berean, sor daitezkeen eta helburu komun bat partekatzen duten beste ekimen batzuk babestuko ditu.

Espero dugu zuen presentzia izatea eta, ekintzarako tarte txikia dagoenez, zuen laguntza izatea deialdi hau zabaltzeko. Aldez aurretik, eskerrik asko laguntzagatik.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.