Iritziak

Ataria » Euskadiko Sendagileen Sindikatua, Metges de Catalunya eta Andaluziako Medikuen Sindikatuarekin batera, gaur 24/05/31n bilduko gara osasun ministroarekin

Euskadiko Sendagileen Sindikatua, Metges de Catalunya eta Andaluziako Medikuen Sindikatuarekin batera, gaur 24/05/31n bilduko gara osasun ministroarekin

Gaur, 24/05/31, SMEk, Metges de Catalunyarekin eta SMArekin batera, bilera bat izango dugu Mónica García Osasun ministroarekin

Dakizuenez, eta Medikuen Sindikatuen Estatuko Konfederazioko (CESM) kide ez garen arren, bi prentsaurreko egin ditugu elkarrekin, kolektibo osoari eragiten dioten gaiak kaleratzeko. Zehazki, kategoria eta estatutu espezifiko bat pertsonal mediko eta fakultatiboarentzat, baita duela 10 urte baino gehiago murriztutako aparteko ordainsaria guztiz berreskuratzea ere. Erizaintzak funtzio medikoak ordezteak dakartzan arriskuak ere azpimarratu dira. Mota horretako neurriekin ez gaude batere ados, eta, gure ustez, medikuaren figura baztergarri egitea dute helburu.

Prentsaurreko horren ondoren jakin genuen, Redacción Médicaren bidez, Osasun ministroa CESMeko ordezkariekin bildu zela. Gure ustez, Estatuko sindikatu mediko guztiak konfederazio horretako kide garelakoan.

Nahiz eta ez dugun zalantzarik arazo komunak Ministroari helarazi zaizkiola eta gure lankideek behar bezala jorratu dituztela, beharrezkotzat jo dugu beste bilera bat eskatzea, gure sindikatuetatik eta erkidegoetatik ikuspegia helarazteko eta interes orokorreko beste gai batzuk jorratzeko. Izan ere, hirurok (Andaluziako Medikuen Sindikatua, Metges de Catalunya eta Euskadiko Sendagileen Sindikatua) estatuko medikuen ia % 50 biltzen ditugu.

Bilera hori gaur 11:30ean izango da, eta espero dugu emankorra izatea.

Informazioa emango dizuegu.