Iritziak
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak bilera egin du lehendakariarekin eta Osasun sailburuarekin
Gaur, 24/07/17an, Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martinez osasun sailburu berriak deitutako bilera batean izan gara Euskadiko Sendagileen Sindikatukok
Topaketa atsegina, lasaia eta adeitsua izan da.
Bilera horretan, lehendakariak “Osasunari buruzko Euskal Itunerako lan-proposamena” ren ildo nagusiak azaldu dizkigu. Proposamen horren helburua da Euskal Osasun Sistema hobetzea eta eraldatzea, eta hainbat erakundek parte hartzea, besteak beste, Sendagileen Sindikatuak. Nahiz eta, a priori, asmo oneko adierazpena iruditzen zaigun, sailburuak adierazi du proposamena plan zehatz batean eta lantalde batean oinarritzen dela. Jakina, hainbeste parte-hartzaile dituen lantalde batean adostasunak lortzea zaila izan daitekeen arren, SMEkook elkarlanean aritzea eta bertan parte hartzea erabaki dugu.
Bestalde, lehendakariak proiektua aurkeztu ondoren, Sendagileen Sindikatuak zehaztu nahi izan du “profesional faltaz” hitz egiten denean, berez, profesional mediko/fakultatiboen faltaz ari garela. Lehendakariari eta sailburuari galdetu diegu ea barneratuta daukaten eta errealitate horren jakitun diren; izan ere, diagnostikoa partekatzen ez badugu, nekez aurkituko dugu konponbidea. Era berean, fakultatiboen prestakuntza zabala, gaitasunak eta erantzukizun berezia aintzatesteko eta balioesteko beharra nabarmendu dugu, baita haien lan-baldintzak hobetzeko ere, profesionalen ihesa saihesteko eta talentua atxikitzea lortzeko.
Gure solasaldian konturatu gara egungo gobernuak ez dakiela zenbat ekarpen eta iradokizun egin zizkion SMEk bere aurrekoari hainbat gairi buruz, hala nola Lehen Mailako Arreta duintzea, betetzeko zailak diren plazak identifikatzea eta sustatzea, LEP eredua… Ildo horretan, informazioa berriro bidaltzeko eskatu digute.
Lehendakariarekin izandako bilera amaitu ondoren, Alberto Martinezekin modu zuzenagoan hitz egin dugu kezkatzen gaituzten eta Osakidetzarekin egiteke ditugun gaiei buruz, hala nola, PAC-Emergentziak eta Lehen Mailako Arreta (A eta B modalitateak) Autokontzertazioa eta ospitaleko bisitaren baimena, besteak beste. Une oro arazo horiek konpontzeko prest agertu da sailburua, baina aurrekontuen balorazioa beharrezkoa dela ere esan du. Era berean, zuzendaritza talde berria osatu arte denbora emateko eskatu digu. Une honetan, tarte hori emango diogu, eta laster gai horiek aztertzeko bilera batera deituko gaituela espero dugu.