Iritziak

Ataria » Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Debagoiena ESI-Araba ESI Kudeaketa Klinikoko Unitatea balioagetzea eskatu du

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Debagoiena ESI-Araba ESI Kudeaketa Klinikoko Unitatea balioagetzea eskatu du

Atzo, 22.07.13an, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren eskaria zigilatu zen, Araba eta Debagoiena ESIetako Anestesia, Bizkortze eta Minaren Unitateko Kudeaketa Klinikoko Unitatea baliogabetzeko eskatuz

Sendagileen kolektiboa defendatzeko, SMEa Osakidetzak egin nahi duen langileen plantilla eta mugikortasuna malgutzearen aurka dago. Administrazioak zentro nahiz ospitaletako sendagileak nahieran lekuz aldatu nahi ditu, ordainsari gehigarririk gabe artatzera behartuz, Kudeaketa Klinikoko Unitateen (KKU) bidez.

Horregatik, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, lehenik eta behin, auzitegietan unitate horiek baliogabetzea lortu du, eta Araba eta Debagoiena ESIko Anestesia eta Bizkortze zerbitzua eta eta Minaren Unitatea bateratzeko helburua duen Kudeaketa Klinikoko Unitatea baliogabetzea eskatu du.