Iritziak

Ataria » Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Osasun Publikoa berreskuratzeko eta hobetzeko neurri zerrenda bat proposatu du, eta Lehen Mailako Arretari eta euskal herritarrei lankidetza eskatu die

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Osasun Publikoa berreskuratzeko eta hobetzeko neurri zerrenda bat proposatu du, eta Lehen Mailako Arretari eta euskal herritarrei lankidetza eskatu die

Atzo, 23/02/6an, Sendagileen Sindikatuak bi bilera egin zituen Lehen Mailako Arretako sendagileekin, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

Beti bezala, eta parte-hartzea nahi adinakoa izan ez bada ere, eskerrak eman nahi diegu konektatu ziren guztiei egindako ekarpenengatik.

Bilera horien helburua zen aurreko buletinean Lehen Mailako Arretako kolektiboaren aldarrikapen nagusiei buruz bidalitako inkestaren emaitzak azaltzea, eta, aldi berean, Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin egingo dugun aldebiko bileran horien berri ematea.

Osakidetzak nagikeria erakusten duen arren, gure ustez ona da sendagileen beharrak bertatik bertara ezagut ditzan. Horrela bakarrik heldu ahal izango die modu eraginkorrean Osasun Sistemaren oinarrizko arazoei. Agerikoa baita, Lehen Mailako Arretaren egoera txarrak profesional guztiei eragiten dien arren, arazo guztiak iturri bakarrak sortzen ditu: sendagile gabeziak.

Bestalde, SMEkook Metges de Catalunyaren aldarrikapen dekalogo bat partekatu dugu. Dekalogo hark herritarren babesa eta sinadurak jaso zituen, ondoren Generalitateari entregatzeko. Ildo horretako ekimen bat proposatu da, eta bertaratutakoei entzun ondoren, dokumentu laburrago bat egitea erabaki da, herritarren beharretara zuzendua eta egokitua.

Euskadiko Sendagileen Sindikatutik dei egiten diogu sendagileen kolektiboari eta, bereziki, Lehen Mailako Arretakoei ekimen honekin bat egin eta sinadura eskaerak zabaltzen eta biltzen gurekin batera aritzera.