Iritziak

Ataria » Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren jarrera urriaren 25eko greba-deialdiari buruz

Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren jarrera urriaren 25eko greba-deialdiari buruz

Administrazio Publikoak urriaren 25erako egin duen greba-deialdiari dagokionez, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren izenean honako hau adierazi nahi dugu

Sindikatu profesionala garenez, eta, beraz, inolako atxikipen politikorik ez dugunez, uste dugu Administrazio Publikoaren greba baterako deialdia egiteko beharrezkoa dela Adminitrazioan diharduten sindikatu guztiei parte hartzeko gonbidapena egitea, baita, gu bezala, soilik osasun-arloan diharduten beste sindikatu batzuei ere (SAE, UTESE…).

SMEk berezitasun eta arazo oso zehatzak dituen kolektibo bat ordezkatzen du; horregatik erabaki dugu gure indarrak gu gauden sektorean zentratzea. Hala ere, sektore publikoko gainerako langileei elkartasuna adierazi nahi diegu, eta profesional guztiontzat komunak diren aldarrikapenak babesten ditugula jakinarazi.

Beraz, mobilizazio horretan parte hartzeari dagokionez, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, nola ez, afiliatuen eta ordezkatzen dituen profesionalen erabaki indibidualak errespetatuko ditu.