
Iritziak
Euskal Osasun Itunaren bigarren bilera, 2024ko irailaren 9a
Euskadiko Sendagileen Sindikatukok Euskadiko Osasun Itunaren bigarren bileran izan gara gaur

Bertan, dokumentu berri bat helarazi digute, foro honetan parte hartzen duten erakundeek aurkeztutako ekarpen batzuk jasotzen dituena.
Gure iritziz, Osasunaren Euskal Itunerako Diagnostikoa dokumentuari buruzko zirriborroak datu interesgarri batzuk ematen ditu euskal biztanleriaren egoera soziosanitarioari buruz. Hala ere, oso gai desberdinak aipatzean, itxuragabetu egiten da, eta pisua kentzen zaio gure osasunaren arazo nagusiari, hau da, Osakidetzako Unitate eta Zerbitzuetan dagoen mediku faltari.
Adibide gisa, “anbulantzien sektoreko gatazka handiak” aipatzen direnean edo “EAGen berezitasunak” aipatzen direnean, oro har, ez da zuzenean aipatzen langile fakultatiborik ez dagoela. Osakidetzaren problematika behar bezala diagnostikatzeko modu ez oso ziurra iruditzen zaigu, eta, beraz, nekez ezarriko dira tratamendu egokirako beharrezko neurriak, askotan errepikatu dugun bezala.
Dokumentua aurkeztu eta 20 minutuko geldialdia egin ondoren, SMEri iruditu zaigu une horretan bertan bertaratutakoen babesa izatea espero zuela sailak. Baina erakunde batzuek, gurea barne, hain azkar erabaki bat hartzeko dituzten erreparoak ikusi ondoren, bigarren dokumentua eta alegazio berriak aztertzeko astebeteko epea ematea erabaki du.
Ondorengo faseetan gure alegazio nagusiak kontuan hartzen badira (langile fakultatiborik eza, EAGen problematika, Lehen Mailako Arretaren benetako sustapena, Larrialdiak…) eta arazo horietarako konponbideak planteatzen badira, elkarlanean jarraituko dugu Osasunaren Euskal Ituna arrakastatsua izan dadin.