
Lanekoa
FE Familiako Medikoa – LMT: destinoak esleitzeko behin betiko zerrendari buruzko oharra
FE Familiako Medikoa – LMT kategorian destinoak esleitzeko behin betiko zerrendari dagokionez, zenbait izangairi beren lana egiteko hainbat osasun-zentro (4 zentrotara iritsi daitezke) dituen plaza bat esleitu zaie

Giza Baliabideen Zuzendaritzak jakinarazi digunez, profesional horiekin harremanetan jarriko da, horietako bi zentrotara bakarrik joan beharko dutela jakinarazteko.
Une honetan ez dakigu zer irizpide jarraituko duen Osakidetzak zentro horiek banatzeko, hau da, profesionalen lehentasunen arabera banatuko dituen, laguntza-premia larrienen estalduraren arabera edo bi irizpide horien arteko nahasketa baten arabera.
Hala ere, horri buruzko informazioa izan bezain laster, horren berri emango dizuegu.