Iritziak
Gabonetako autokontzertazioa: Osakidetzaren zuhurkeria
Aurreko buletinean komentatu genuen. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak autokontzertazio-jarraibideei buruz egiten duen interpretazioa argia da
Gabonetako jaiegunak autokontzertazioko orduaren balioaren halako bi ordaindu beharko lirateke. Hala eskatu genion Giza Baliabideen Zuzendaritzari. Izan ere, aurreikuspen ezagatik edo, leunkiro esateagatik, orduko 60,65 eurotik gora ez ordaintzeko bere asmoaren berri eman digu. Hau da, Osakidetzarentzat balio bera du profesionalek egien duten aparteko ahalegina astearte buruzuri batean eta abenduaren 24, 25 edo 31n edo urtarrilaren 1 edo 6an egiten dutena, egun horiek eragin pertsonala eta familiarra dutela jakin arren.
Hori dela eta, lankide askok adierazi digutenez, ESI batzuek “aparteko txandak” orduaren ohiko balioaren halako bi ordaintzea eskaini zieten, baina gero medikuekin harremanetan jarri dira horrela izango ez dela jakinarazteko. SMEren ustez, argi eta garbi dago, agindua goitik datorrela, ez erdi-mailako agintariengandik, ez eta ESI desberdinetatik ere, horiek baitira sufritu beharko dutenak ahalik eta azkarren, korrika baten eta nola edo hala konpondu beharko baitute Giza Baliabideen Zuzendaritzaren agindu horrek ekarriko duen estaldura gabezia.
Hedabide batek argitaratu duenez, Gabonetan osasun-zentroetako ordutegi-murrizketari buruz, Osakidetzak adierazi du “irekiera-ordutegitik kanpo, asistentzia bermatuta egongo dela Osakidetzan Etengabeko Arretako Guneetan (EAG)”. Harrigarria da Administrazioak horren baieztapen zorrotza egitea horri buruz; izan ere, txanda horiek dagokion moduan ordaintzen ez baditu, profesional askok, munduko logika eta eskubide guztiarekin, etxean turroia jaten eta familiarekin xanpaina edaten geratzea erabakiko dute.
Izan ere, ez litzateke harritzekoa izango Osasun Zentroen eta EAGen atean ohar edo kartel bat agertzea, beste osasun-zerbitzu batzuetan gertatzen den bezala, non adieraziko den: “gaur egun ez dago fakultatiborik, erizainak bakarrik”.
Sendagileen Sindikatuan ez dakigu zer dabilen Giza Baliabideen Zuzendaritzaren buruan, hain erabaki okerrak hartzeko. Osakidetzaren zuhurkeriak profesionalak ukitzen dituenean, zuzen-zuzenean ukitzen ditu herritarrentzako zerbitzuak. Ikusitakoa ikusita, bietako bat, edo ez daki, edo okerragoa dena, bost axola zaio.