Iritziak

Ataria » Garapen Profesionalaren ezohiko deialdia, hobe berandu inoiz ez baino (2022.06.24an eguneratua)

Garapen Profesionalaren ezohiko deialdia, hobe berandu inoiz ez baino (2022.06.24an eguneratua)

Osakidetzak, beste behin ere, erabateko begirunerik eza erakutsi die profesionalei eta haien ordezkariei, sindikatuei, Garapen Profesionaleko ezohiko deialdiaren hurrengo argitalpenaren berri hedabideen bidez eman baitu, Osakidetzak bere langileekin izan beharko lituzkeen ohiko komunikazio-kanalak erabili ordez

Hobe da berandu ibiltzea, sekula ez iristea baino; halere, hara zer-nolako garaia aukeratu duen Administrazioak Aparteko Deialdia argitaratzeko, hain zuzen ere plantillaren zati handi bat oporretan dagoenean. “Ea zortea dudan, norbaiti eskaera egitea ahazten zaion eta diru pittin bat aurrezten dudan” pentsatu duela ematen du.

Sailburuaren hitzetan, aste honetan bertan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1208/2022 EBAZPENA, eskabidea egiteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena, hau da, ezohiko deialdia. Datorren astelehenean ekainaren 27n irekiko da eskaera egiteko epea. Osakidetzaren intranet edo web orriaren bidez egin dezakezue. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartekoa izango da.

Zer baldintza bete behar diren, nork eska dezakeen, maila jakin bat lortzeko zenbat urte behar diren, zenbatekoak, eta kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuei buruzko informazio guztia bildu dugu .pdf honetan: GARAPEN PROFESIONALA 2021 2022.06.24an eguneratua.

Garrantzitsua da informazio horri ahalik eta zabalkunderik handiena ematea, inork eskaera egin gabe gera ez dadin; izan ere, hori gabe, GARAPEN PROFESIONALA 2021 2022.06.24an eguneratua dokumentuan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, ezin izango dute kobratu.

Informatzen jarraituko dugu. Esteka honen bitartez irakurri ahalko duzue 1208/2022 EBAZPENA