SME

Ataria » Genero-desberdintasuna osasun-lanbideetan: diagnostikoa eta erronkak

Genero-desberdintasuna osasun-lanbideetan: diagnostikoa eta erronkak

2025ean, egiturazko genero-desberdintasuna oraindik ere errealitate bat da osasun-arloan

Emakumeen eskubideak aitortu eta ekitatea sustatzeko politikak ezarri diren arren, aurrerapen horiek ez dute automatikoki bermatu erantzukizuneko lanpostuetara iristeko berdintasuna, ezta gizonezko lankideekin soldata parekatzea ere.

Emakumeak gehiengoa dira osasun-lanbide askotan, medikuntza eta beste laguntza-arlo batzuk barne, hala ere, lidergo-karguetan duen presentzia nabarmen txikiagoa da. Arrakala hori egiturazko eta gizarte- eta lan-arloko hainbat faktoreren ondorio da. Faktore horiek emakumen garapen profesionala oztopatzen dute eta zuzenean eragiten dute haien diru-sarreretan, generoko soldata-arrakala betikotuz.

Desberdintasun hori eragiten duten faktore nagusietako bat etxeko eta zaintzako arduren banaketa desberdina da. Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Osasun Inkestaren arabera, zeregin horiek emakumeei dagozkie oraindik ere, eta beren jarduera profesionalean bete-betean aritzeko prestasuna mugatzen diete. Gainkarga horrek eragina du laneko erabakietan, hala nola buruzagitza-lanpostuak gutxiago eskatzean, lanaldi-murrizketak hartzean edo eszedentziak eskatzean.

Gainera, emakume medikuek, zailtasun handiagoak dituzte etengabeko prestakuntzarako ikerketarako eta ekoizpen zientifikorako, eta alderdi horiek funtsezkoak dira lanbide-karreran gora egiteko. Eremu horietako berdintasun-faltak garapen-aukerak murrizteaz gain, segregazio bertikala indartzen du osasun-sektorean. Ondorioz, Osakidetzako I. Berdintasun Planaren (2021) datuen arabera, osasun-arloko emakume langileek, batez beste, % 11 soldata gutxiago jasotzen dute lanbide-kategoria bereko gizonezko lankideek baino.

Egoera horren aurrean, laster argitaratuko den Osakidetzaren II. Berdintasun Plana aukera estrategikoa da desberdintasun horiek zuzentzeko neurri eraginkorrak ezartzeko. Euskadiko Sendagileen Sindikatutik genero-ekitatearekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta bidezko lan-baldintzak aldarrikatzen jarraituko dugu, baita osasun-arloko profesional guztien garapen profesionala mugatzen duten oztopoak kentzea ere.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.