Ekintza sindikala

Ataria » Greba Batzordeak salatu du ministerioak negoziazioa oztopatzen duela medikuen aldarrikapenei erantzungo dieten akordioak lortzeko gaitasunik ez duelako

Greba Batzordeak salatu du ministerioak negoziazioa oztopatzen duela medikuen aldarrikapenei erantzungo dieten akordioak lortzeko gaitasunik ez duelako

Madril, 2026ko apirilaren 8a; Medikuen Sindikatuen Espainiako Konfederazioak (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuak (SMA), Metges de Catalunyak (MC), Madrilgo Medikuen eta Goi Mailako Tituludunen Elkarteak (AMYTS), Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) eta Galiziako Mediku Independenteen Sindikatuak (O ‘MEGA) osatutako greba-batzordea Osasun Ministerioarekin beste bilera batera joan da asteazken honetan, Estatutu Markoaren Legearen Aurreproiektuaren negoziazio-prozesuaren esparruan. Azkenean, bilera ez da egin, sindikatuek errefusatu egin dutelako Ministerioak alde bakarrez ezarritako bitartekariaren figura; Osasun Ministerioak, berriz, defendatu egin du autonomia-erkidegoek gatazka desblokeatzeko berariaz egindako eskaerara mugatu behar zela.

Egoera horren aurrean, bi aldeek espazioa uztea erabaki dute, eta ministerioari bilera gehiago egiteko eskatu diote, bitartekaritzarik gabe, negoziazioetan aurrera egin ahalizateko. Gainera, sindikatuek berriro helarazi dizkiote ministerioari kolektiboaren oinarrizko aldarrikapenak, eta prest agertu dira behar diren aldietan hitz egiteko.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.