Ekintza sindikala

Ataria » Gure esker ona apirilaren 27ko greban izan zen partaidetza handiari

Gure esker ona apirilaren 27ko greban izan zen partaidetza handiari

SMEk eskerrak eman nahi dizkie Arabako ESIko landa-eremuan lan egiten duten profesionalei, joan den apirilaren 27ko greba-deialdiaren jarraipen zabala egiteagatik. Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren datuen arabera, egun horretan lanean ari ziren 38 sendagiletatik 7k gutxieneko zerbitzuak bete zituzten eta 20k greba egin zuten

Argi eta garbi objektibatuta geratu da profesional horien ezinegona eta kezka beren lan-baldintzengatik eta Osakidetzak pixkanaka ezartzen ari den asistentzia-kalitatearen galeragatik.

Gure ustez, Landa Eremuko profesionalek erakutsi duten batasuna eta elkartasuna jarraitu beharreko adibidea da, eta bide egokia Osasun publiko, ekitatibo eta kalitatezko bat mantentzeko borrokan.