Ataria » KO OSAKIDETZARI: SMEk, lehen auzialdian, Kudeaketa Klinikoko Unitateei jarritako salaketa irabazi du
KO OSAKIDETZARI: SMEk, lehen auzialdian, Kudeaketa Klinikoko Unitateei jarritako salaketa irabazi du
Gaur, 23/02/28an, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia jaso du, Osakidetzako Kudeaketa Klinikoko Unitateak (KKU) legez kanpokoak direla baieztatzen duena. Laburbilduz, hauxe dio epaiak:
Kudeaketa Klinikoko Unitateak legez kanpokoak dira, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak ez duelako ahalmenik egitura sanitarioa aldatzeko.
Osakidetzak alegatu zuen SMEk ez zuela legitimaziorik Administrazio Kontseiluaren eta, kasu honetan, Kudeaketa Klinikoko Unitateen erabakiak baliogabetzeko eskatzeko, ez zielako eragiten langile fakultatiboen interesei. Auzitegiak Osakidetzari gogorarazi dio Sendagileen Sindikatuaren zeregin konstituzionala, eta berretsi egin du medikuen eskubideen defendatzaile gisa.
Gainera, adierazi du Osakidetzak ezin duela indarrean dagoen legeriatik kanpo jardun, tamalez hainbat gaitan gertatzen ari den bezala.
Ziur aski Osakidetzak Auzitegi Gorenera joko du, baina, oraingoz, argi geratu da Kudeaketa Klinikoko Unitateak legez kanpokoak direla eta SMEk legitimitate osoa duela sendagileen lan-interesak defendatzeko.
Laburbilduz: gure Aholkularitza Juridikoaren beste garaipen bat (ikus MIR -I- eta MIR -II- epaiak) eta gure kolektiboaren eskubideen defentsaren aldeko borrokan aurrerapauso handi bat dakarkizuegu.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.