LEP

Ataria » Lan Eskaintza Publikoen agirien gaineko ohar garrantzitsua: Osakidetzak jarraitzen du langileak zorabiatu nahian

Lan Eskaintza Publikoen agirien gaineko ohar garrantzitsua: Osakidetzak jarraitzen du langileak zorabiatu nahian

Gaur, 2023ko uztailaren 27an, Mahai Sektorial batera joan gara, eta bertan honako informazio hau eman digute:

Abuztuan ere ebazpenak aterako dira aurreikusitako epeekin, bai 18-19 LEPari, bai 20-21, 22 LEPari eta Egonkortze-prozesuari dagozkienak.

LEP horietarako aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko alderdi batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu:

18-19ko LEPa

  • Egiaztatu beharreko merezimenduen kopia sinplea aurkeztu behar da.
  • Hori bai, esleipendunen zerrenda ateratzen denean, jabetzan plaza lortzeko aukera dutenek aurkeztutako merezimenduen kopia sinplea baliozkotu egin beharko dute.

20-21, 22 LEPa eta egonkortze-prozesua

  • Kategoria bakoitzean onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda ateratzen denetik aurrera, Curriculum vitaean baliozkotuta ez dauden merezimenduen jatorrizko agiria eta haren kopia aurkeztu behar dira, bai eta horretarako irekitako aldian indarrean dagoen NANaren kopia ere.

Bi kasuetan, dokumentazioa Administrazio Publikoaren edozein erregistrotan entregatu eta erregistratu ahal izango da (Aldundia, enbaxada, etab.).