Lanekoa
Lanbide-garapena 2022: eskaeren ebazpena eta mailaren behin betiko esleipena argitaratu dituzte
Maiatzaren 21an, argitaratu zituzten EHAAn garapen profesionalaren maila aitortzeko eskabideak ebazten dituen eta mailaren behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen duen ebazpena, garapen profesionalerako ekainaren 19an argitaratutako ohiko deialdiari dagokiona
Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanbide-garapeneko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus.
Aitortutako maila bakoitzaren ordainsari-ondorioen data kasu bakoitzari dagokiona izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Maiatzeko nominan Lanbide Garapenaren zenbateko berria ordainduko zaie behin-behineko zerrendan zeuden pertsonei (eta behin betikoan ere mantentzen direnei); behin betikoan dauden berriei ekaineko nominan ordainduko zaie.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.