Lanekoa

Ataria » Lanbide-garapena 2023: baldintzak, epeak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak

Lanbide-garapena 2023: baldintzak, epeak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak

Gaurko EHAAn argitaratu dute 2425/2023 EBAZPENA zeinaren bidez arautzen diren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2023ko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak

Prozesu honetan, Osakidetzako lanbide-talde guztietako langile finkoek eta ez-finkoek parte hartu ahal izango dute, baldin eta ebazpen honetako 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta deialdian ezarritako eskaera-epean Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan aktibo badaude edota senideak zaintzeko, genero-indarkeriagatiko edo zerbitzu bereziengatiko eszedentzian badaude, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoaren arabera.

Lanbide-garapenaren mailaren eskaera aurkeztea borondatezkoa da, eta, eskaeran, interesdunek egiaztatu beharko dute deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela edo baldintza horiek eskaerak aurkezteko epearen barruan betetzeko moduan daudela.

Parte-hartzaile bakoitzak eskaera bakarra egin beharko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoaren bidez https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean eta Osakidetzaren webgunean dago erabilgarri. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak jarriko ditu, bere zerbitzu-erakundeen bitartez, paragrafo honetan adierazitako moduan eskabidea aurkezteko behar diren baliabide informatikoak.

Profesionalak 2023ko abenduaren 31n bete beharko ditu lanbide-garapeneko mailara iristeko baldintzak, bai eta zerbitzuan emandako urteak ere. Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, ebazpen hau indarrean jartzen den egunetik aurrera, eskabidea eta dagokion dokumentazioa bete eta aurkezteko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute, ebazpen hau indarrean jartzen den egunetik aurrera, eskabidea eta dagokion dokumentazioa bete eta aurkezteko, artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

Informazio guztia daukazue ondoko esteka honetan: 2425/2023 EBAZPENA, abenduraren 29koa