Lanekoa

Ataria » Lanbide Garapena: deialdi berria (2022)

Lanbide Garapena: deialdi berria (2022)

SMEren eta plataformako gainerako sindikatuen eskaeretako bat, greba egunak aldarrikatzeko taulan, 2022ko Lanbide Garapenerako berehalako deialdia egitea eta eredu berri bat negoziatzea zen.

Osakidetzak atzo jakinarazi zigun 2023ko ekainaren 28an argitaratuko dela 2022ko deialdia EHAAn. Suposatzen dugu deialdi hori lehengo ebaluazio-ereduan oinarrituko dela (395/2005 Dekretua). Gogoratuko duzuenez, 2021eko deialdian antzinatasun-urteak baino ez ziren ebaluatu, eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak salbuespenez lortu zuen hori (behin bakarrik).

Aldez aurretik zirriborrorik ez dugunez, EHAAn argitaratzen den unean deialdiaren ebazpena aztertuko dugu eta berritasunen eta egin beharreko urratsen berri emango dizuegu.